Sexuak emakumeen zahartzea atzeratzen du

Kaliforniako Unibertsitatean (UCLA) egin duten azterlan baten arabera, sexu-harremanak maiz izateak emakumeen telomeroen tamaina handitzen du. Telomeroak zahartzearekin, immunitate-sistemaren sendotzearekin eta estresa murriztearekin estu lotutako dna-kateen estaldura txikiak dira. Osagai horiek, kromosoma bakoitzaren amaieran aurkitzen dira eta denborarekin gastatzen dira. Zelula bat bikoizten denean, telomeroak txikiagotzen dira eta horien tamaina oso txikia denean zelula hori ezin da berriz ere banandu.

Aipatu azterlanaren arabera, kalitate handiko sexu-harremanak onuragarriak dira osasun fisikorako zein osasun mentalerako. 

Ikerketa burutzeko ikertzaileek 129 emakumeren bizitza sexuala aztertu dute. Horretarako, emakume horien odol laginak hartu zituzten, harremanak izan aurretik eta ondoren. Gutxienez astean behin harremanak izan zituzten emakumeen kasuan telomeroak luzeagoak eta osasuntsuagoak zirela aurkitu zuten. Horrelako ezaugarriak dituzten telomeroek  zelulak maizago erreproduzitzeko aukera ematen dute. Efektu horrek denboran irauten du, eta, horri esker, gizonak zein emakumeak 5-7 urte gazteago ikus dezakete euren burua, besteak beste, sexuak osasun kardiobaskularrarentzat, azalarentzat eta gogo-aldartearentzat dituen onura guztiengatik.

Elikadura ez oso osasungarria eta osasunerako kaltegarriak diren substantzien abusua konbinatzen badira (adibidez, alkoholaren, zigarroen eta/edo drogen kontsumoa), pertsonen zahartze-prozesua bizkortu egin daiteke.

Ikerlanak azpimarratzen duenez, sexu-harremanen kalitateak ez du eraginik izan azterketaren emaitzetan. Izan ere, euren sexu-harremanekin pozik ez zeudela adierazi zuten emakumeen kasuan ere telomeroak luzatzen zirela ikusi da.

Elikadura ez oso osasungarria eta osasunerako kaltegarriak diren substantzien abusua konbinatzen badira (adibidez, alkoholaren, zigarroen eta/edo drogen kontsumoa), pertsonen zahartze-prozesua bizkortu egin daiteke.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.