Gazteek formakuntza teknologiko gehiago eskatzen dute

BBVAk, Googlek eta FADek egin duten “Jóvenes, futuro y expectativa tecnológica” izeneko azterlanaren arabera, gazteentzat teknologia lan-merkatuan barneratzeko ezinbesteko tresna da. Horregatik, gazte gehienek ‘natibo digitala’  topikoa alde batera utzi eta formakuntza teknologiko egokia izatea eskatzen dute. Azterlanak 15 eta 29 urte bitarteko gazteek teknologiaren inguruan duten iritzia aztertu du. Bertan jasotako datuen arabera ondoriozta daitekeenez, gazteek modu naturalean onartzen dute teknologia; pragmatikoak dira horren erabileran eta erabilera horrek izan ditzakeen arriskuen berri ere badute. 

Etorkizunera begira, gazteek uste dute teknologia izango dela lan merkatuaren ezaugarriak definituko dituen elementu nagusia, eta horrek erronka berriak ekarriko dituela bai prestakuntzari bai aukerei dagokienez.

Arriskuak

Arriskuei buruz hitz egitean, aipagarria da, horiek alde batera uzten ez badira ere, gazteek oso modu arinean ulertzen dituztela mendekotasuna, abusuak eta jazarpenak bezalako arazoak. Horrela, gehien kezkatzen duen kontua pribatutasun faltarena da. Horrekin batera teknologiaren eraginez gauza gehienak ‘klik’ batera izateak ematen duen erosotasuna jarrera pasibo batean bilaka daitekeela ulertzen dute.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.