Zeintzuk dira fantasia sexual ohikoenak?

Munduko biztanleriaren % 80k sexuarekin zerikusia duen fantasiaren bat du. Beraz, ez zaude bakarrik. Seguruenik, noizbait zure imajinazioa aske utzi eta zure desirarik sakonenak astintzen dituen pertsona edo egoera batekin amets egin duzu. 

Duela zenbait urte batzuk arte sexu-fantasiak aberrazio edo sexu-jokabide “normalaren” desbideratzetzat jotzen ziren arren, adituen ustez horrelako fantasiek ez dute inolako arriskurik. Are gehiago, fantasia sexualak sexualitate osasuntsu baten adierazle dira. Beraz, sexualki aktiboa den edozein pertsona horrelako fantasiak izatea normaltzat jo behar da. 

Esan bezala, sexu-fantasiak izatea normala da nahiz eta ‘normaltasun’ kontzeptua oso erlatiboa izan eta norberaren ikuspuntuaren araberakoa izan. Hala ere, sexologiaren esparruan, sexu-fantasiak sexualitatearen elementu komuntzat ulertzen dira eta, ondorioz, guztiz normalak. Horrela, sexu-fantasiak modu osasuntsuan bideratzen badira, asebetetzea lortzea ahalbidetzen dute. Beraz, ez izan zure sexualitatea arduraz eta adeitasunez betetzeko beldurrik. 

Egia da zenbait sexu-fantasia bitxitzat har daitezkeela, edo, agian, normaltzat har daitekeenaren mugetatik harantzago doazela, baina, funtsean, pertsona gehienek fantasia berak izateko joera dute, edo, behintzat, antzekoak. Hauek lirateke sexu-fantasia ohikoenak: Filmetako baten sexu-eszena bat birsortzea, harremanak leku publikoetan izatea, harremanak pertsonaia ospetsuren batekin izatea, hirukoteak (nagusiki gizonen artean, baina baita emakumeen artean ere), agintea duen pertsonaren batekin harremanak izatea…

Lohizune Loroño
Mi Psicólogo Getxo

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.