UPV/EHUko irakasle batek Googlen ikerketa sari bat lortu du

UPV/EHUko Informatika Fakultateko irakasle Eneko Agirrek Google Faculty Research Awards ikerketa arloko sarietako bat jaso du. Agirre irakaslea saria hirutan lortu duen ikertzaile bakanetakoa da.

Internetekin elkarri eragiteko modua aldatzen ari da. Gaur egun, gero eta ohikoagoa da Siri edo Alexa bezalako laguntzaile birtualak erabiltzea eta, ondorioz, makinekin komunikatzeko dugun modua ere aldatzen ari da. Hala ere, sarritan, makinak ez dira gure hizkuntza ulertzeko gai edo, bestela, hizkuntzaren anbiguotasunean erraz galtzen dira.

UPV/EHUn garatu duten proiektuaren xedea da, adimen artifizialeko tekniken bidez, elkarrizketa-sistemek erabiltzaileengandik ikasi ahal izatea martxan diren bitartean. Hau da, sistemak berak martxan dagoen bitartean ikasiko luke, laborategian soilik entrenatu diren sistemak gaindituz. Erronka da detektatzea erabiltzaile bat noiz dagoen pozik sistemaren erantzunekin eta noiz ez, modu naturalean eta ez intrusiboan. Horretarako, ikerketa-taldeak bi pertsonaren arteko elkarrizketa-kopuru handiak bilduko ditu

Proiektua batez ere ingelesezko elkarrizketetan zentratzen bada ere, euskarazko elkarrizketekin ere lan egin dute. Horretarako iaz Ixa taldeak euskarazko elkarrizketak biltzeko boluntarioak erakartzeko kanpaina jarri zuen martxan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.