UPV/EHUk eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak euskararen biziberritze prozesuan sortu diren ezagutza eta metodologia berrietan trebatzeko aukera emango duen bi urteko masterra antolatu dute. ‘Euskararen jabekuntza, kudeaketa eta hizkuntza-praktikak XXI. mendean’ masterra aurtengo irailean hastekoa da eta izena emateko epea hil honen 22an amaituko da. Eskolak ostiral arratsalde eta larunbat goizetan izango dira, bi asterik behin, Eibarko UPV/EHUko Ingeniaritza Eskolan.

Masterrean jorratuko diren gaien artean, honako hauek azpimarra daitezke: hizkuntzak biziberritzeko giltzarri diren faktoreak; hizkuntza-planifikazio eta ebaluaziorako dauden tresnen erabilera; euskararen kudeaketa, kudeaketa aurreratuetan txertatzea; eremu ez-formalean euskararen sustapenerako eraginkorrak diren estrategia eta esperientziak; enpresetako euskara planen diseinua; edota, bigarren hizkuntzak ikasteko eta irakasteko metodologiak. Unibertsitateetako irakasleez gain, aipatu arlo bakoitzeko adituak ere izango dira irakasle. Gainera, ikasleek 3 ECTSeko praktikak egiteko aukera izango dute, herri-administrazioetan, eremu sozioekonomikoan, eremu ez-formalean eta helduen euskalduntzean.

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.