Kaleratuta Twitteren gosaria erakusteagatik

Espainiako saskibaloi liga nagusian jokatzen duen Power Electronics Valentzia taldeko Justin Giddens jokalariak taldea utzi behar izan du sasoian ez egoteagatik. Bere egoera txarra frogatzeko taldeko zuzendariek jokalariak berak Twitteren bere gosarien berri emateko zintzilikatzen zituen argazkiak erabili ditu. Argazkietan ikus daitekeenez, jokalariak ez zuen maila profesionalean jokalari batek jarraitu behar duen dieta jarraitzen eta hori dela eta, azken egunetan jada ez zuen bere taldekideekin batera entrenatzen. Gezurra badirudi ere, Giddensek hamar egun besterik ez zeramatzan Valentziako taldean Prokom talde poloniarretik iritsi ondoren.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.