Hobera egin du EAEko adingabeen delitu-berrerortzeak

Delituak burutzen dituzten adingabeei hezkuntza-arloko esku-hartzeak egiten zaizkie berrerori ez dezaten. Duela 20 urte, adingabeen delitu berrerortze tasa % 28koa zen eta gaur egun, berriz, kopuru hori % 18tik beherakoa da. Hori da, hain zuzen ere, Kriminologiaren Euskal Institutuak (IVAC/KREI) egin duen IV. Gazte Justizia Planaren ebaluaziotik nabarmendu daitekeen daturik esanguratsuena. IV. Gazte Justizia Plana 2014. eta 2018. urteen artean izan da indarrean eta aldi horretan 2.101 neska-mutil arau-hausleek neurri irmoren bat bete behar izan dute; guztira, 3.998 neurri irmo izan dira. Ebaluatutako aldian, neurri irmoen proportzioa adingabe bakoitzeko % 1,9koa izan da. 1.339 adingaberi neurri irmo bakarra ezarri zaie (% 64) eta beste 388ri, bi neurri irmo (% 19). Beste muturrean, 218 gaztek lau neurri irmo edo gehiago bete dituzte ebaluatutako aldi osoan.

Adingabeek burutu dituzten delitu-egitate ohikoenak indarkeriazko edo larderiazko lapurretak izan dira (% 19). Ondoren, lesioak eta indarrezko lapurretak izan dira ohikoenak (% 12 kasu bietan). Gehien ezarri diren hiru neurri irmoak zaintzapeko askatasuna (% 39), gizartearentzako prestazioak
(% 18) eta barneratzeak (% 17) izan dira.

V. Gazte Justizia Planak 105 milioi eurotik gorako zuzkidura aurreikusten du 2019-2023 aldirako.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.