Urtarrilak 24, urteko egunik okerrena formula baten arabera

Britaniar ikerlari batek garatu duen formula baten arabera urteko egunik txarrena urtarrilak 24 da. Cardiff Unibertsitateko ikerlaria den Cliff Arnalls doktoreak urteko egunik txarrena zein den zehazteko formula matematiko bat garatu zuen, honako hau hain zuen ere: 1/8C + (D-d) 3/8xTI MxNA. Erraza, ezta?

C aldagaiak klima faktorea jasotzen omen du. D aldagaiak berriz, gabonetan zehar hartutako zor guztiak jasoko lituzke, eta d diru sarrerei dagokio. Tri dagokionez, honek gabonetatik igarotako denbora zehazten du eta Ik, ostera, ohitura txar bat alde batera uzteko erabakia hartu zenetik igarotako denbora. Mk norberaren motibazioak zehaztuko lituzke eta NAk berriz, bakoitzak bizitza aldatzeko sentitzen duen beharra.

Beranduago jakin izan denez, formulak ez du inolako balio zientifikorik, izan ere, agentzia bidai baten publizitate kanpaina baten barruan kokatutako estrategia bat izan da formula honen asmakizuna.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.