Sexu heziketa modu desberdinean ulertzen duten eskola

EE.BBetako Memphis hiriko institutu batean 90 neska haurdun geratu dira ikasturte berean. Tenneessee estatuko Frayser High School Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutuan, antza denez, sexu hezkuntza modu berezian ulertzen dute, eta teoria ezezik, praktika ere lantzen dutela dirudi. Horrela, ikasturte berean 90 ikasle haurdun geratu dira (emakumezko ikasleen %26a), hauetako askok bere seme-alabak ere izan dituztelarik. Institutuko arduradunen ustetan, hau guztia ikasleen arteko paktu baten ondorioa da. Hau ez litzateke EE.BBetako eskolaren batean horrelako pakturen bat ematen den lehen aldia. Horrela, duela bi urte, Massachusetts estatuko Gloucester hiriko 16 urte baino gutxiko 17 nerabek batera haurdun geratzea erabaki zuten.

Egoeraren larritasuna ikusirik, hiriko hezkuntza arduradunek ‘Esan ez sexuari’ (‘Just say no to sex’)  lelopean kanpaina berezi bat prestatu behar izan dute. Memphis hirian, haurdun geratzen diren nerabeen kopurua ia %20koa da, nazio mailan ematen denaren bikoitza.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.