Abian da Arabaclick Topaketaren bigarren edizioa

Arabaclick-ek 2020 edizioaren jarduera-programa aurkeztu berri du. Aurtengoa aipatu topaketaren bigarren edizioa da eta, guztira, 50 autoreren 740 argazki jaso ditu. Horietatik guztietatik, antolatzaileek 230 argazki aukeratu dituzte eta horiekin sei erakusketa antolatuko dira; bost Gasteizen bertan beste bat Agurainen.

Horrela, natura ardatz dituzten argazkiak Atarian antolatuko den erakusketan izango dira ikusgai. Arabako paisaiak erakusten dituzten argazkiak, berriz, Sancho el Sabio Fundazioan izango dira eta zuri-beltzeko hiri-argazkiak Amárica Aretoan.

Vital Fundazioaren Erakusketa Zentroan kolorezko hiri-argazkirik onenak izango dira ikusgai eta El Corte Inglés pasarelan pertsonak protagonista dituzten argazkiak. Azkenik, Aguraingo ZabalArte Zentroan gai bakoitzeko sei argazkirik onenak izango dira ikusgai.

Aurtengo edizioaren programa lau tailer eta bi dibulgazio-jarduerekin osatuko da. Informazio +: http://arabaclick.com/eu/sarrera/

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.