Lan baldintzen aldarrikapena azken eremuetaraino eramateko prest

1955an Kolonbian Aerocóndor izeneko hegazkin konpainia sortu zen. 25 urte beranduago, hots, 1980, emaitza ekonomiko txarrak zirela eta, konpainiak ateak itxi behar izan zituen, hainbat langile kale gorrian utzita. 30 urte beranduago, Aerocóndor konpainiako langile ohiek bere eskubideak aldarrikatzen jarraitzen dute eta burututako azken bileran zor zaiena kobratu ezean guztiek bere buruaz beste egingo dutela mehatxatu dute. Guztira, 1.300 langile inguru dira neurri hau hartzeko prest daudenak. Langileen bozeramalea den Victor Hugo Pradad aditzera eman duenez, 30 urte hauetan jada 200 langile ohi  hil dira eta beste askok bere etxebizitza galdu dute.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.