Lanbiden (Euskal Enplegu Zerbitzua) lan-eskatzaile gisa erregistratutako gazteen kopurua nabarmen hazi da urtean zehar. Hazkunderik handiena konfinamendu-hilabeteetan erregistratu da, hau da, martxotik apirilera bitartean. Hazkunde hori ez da bakarrik gazteen artean eman, adin-tarte guztietan izan baita. 

Ekainean, 35 urtetik beherako 130.438 gazte zeuden erregistratuta lan-eskatzaile gisa, hau da, Lanbiden erregistratuta dauden enplegu eskatzaile guztien % 27,8. 

Bada datu deigarri bat: enplegu eskatzaile gazteen erdia baino gutxiago zegoen langabezian, % 32,5 hain zuzen ere. Gainerakoek lana zuten, baina lan hobea edo bere gustukoagoa bilatzen ari ziren. Ehuneko hori Covid-19ren ondorioz ezarritako alarma-egoeraren aurretik izandakoa baino txikiagoa da.

Lurraldeka, banaketa nahiko proportzionala izan da; horrela, lan eskatzaile gazteen % 17,3 Arabakoa zen; % 51,7  Bizkaikoa eta % 31,0 Gipuzkoakoa. Sexuaren araberako enplegu-eskatzaile gazteen banaketa oso parekoa izan da: % 49,3 gizonak ziren eta % 50,7 emakumeak. 

SHARE

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.