Gazteak eta internet izango dira Gasteizko Zurrumurruen kontrako Estrategiaren ardatzak

2017. urtez geroztik, Gasteizko Udalak Zurrumurruen kontrako Estrategia bat garatzen ari da hainbat erakunderekin batera. Udalak, Bizikidetza eta Aniztasunaren zinegotzi Miren Fernández de Landaren bidez, hasi berria den ikasturterako programazioa aurkeztu du. Programazio berriak bi ardatz nagusi izango ditu: gazteak eta sare sozialak. 

Izan ere, pandemiak baldintzatutako ikasturte honetan, Estrategiaren ahaleginak duela 3 urte sortutako sarea sendotzera bideratuko dira. Hiru urteko ibilbide horretan, oinarrizko prestakuntza eta prestakuntza aurreratua eskaini zaie hala herritarrei arreta ematen dieten eta haientzako programazioak kudeatzen dituzten udal langileei nola alor guztietako elkarteetako kideei eta estrategiaren agente gisa jardutea erabakitzen duten herritarrei. 

Informazio gehiago hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.