Bilboko FANT Zinemaldiak aurtengo programazioa aurkeztu du

Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren (FANT) aurtengo edizioa azaroaren 7 eta 12 bitartean ospatuko da. Edizio berriaren aurkezpen ekitaldian azaldu denez, guztira 10 film lehiatuko dira Atal Ofizialaren barruan, baina gainera, beste 12 lan ere izango dira ikusgai.

Zinemaldiaren inaugurazio ekitaldian Steven Kostanski zuzendariaren ‘Psycho Goreman’ filma eta Paul Urkijoren ‘DAR-DAR’ film laburra ikusteko aukera izango da.

Esan bezala, Atal Ofizialean 10 lan izango dira lehian eta irabazleak 3.500 euroko saria jasoko du:

  • ‘A Good woman is hard to find’ (Abner Pastoll)
  • ‘Amigo’ (Oscar Martín)
  • ‘Amulet’ (Romola Garai)
  • ‘Boy meets gun’ (Joost van Hezik)
  • ‘Darlin’ (Pollyna McIntosh)
  • ‘Host’ (Rob Savage)
  • ‘Jesus shows you the way to the highway’ (Miguel Llanos)
  • ‘Nuclear’ (Catherine Linstrum)
  • ‘The Pool’ (Ping Lumpraploeng)
  • ‘Z’ (Brandon Christensen)

Azaroaren 7an 10 euskal film labur ikusteko aukera izango da. Horien artean, Epaimahaiaren saria Euskal Film Labur hoberenari (2.000 euro) eta Publikoaren saria Film Labur hoberenari (3.000 euro) sariak erabakiko dira. Lehian izango diren film laburrak honako hauek dira:

  • ‘Ahí afuera’ (David Ontoria)
  • ‘Un coche cualquiera’ (David P. Sañudo)
  • ‘Leyenda dorada’ (Chema García eta Ion de Sosa)
  • ‘Love’ (Javier Chueca)
  • ‘Moda’ (Imanol Ortíz)
  • ‘Mugakoloreak’ (Oier Fuentes)
  • ‘Multiunibertsoa’ (Naroa Elkoro, Asier Errazkin eta Egoitz Albisu)
  • ‘La operación’ (David P. Sañudo’)
  • ‘Pánico en Artea’ (Iñaki Etxezarraga)
  • ‘Polter’ (Álvaro Vicario)

Horrez gain, beste hamaika film labur aurkeztuko dira eta Epaimahaiaren saria Film Labur onenari eta Publikoaren saria Film Labur hoberenari irabazteko hautagaiak izango dira:

  • ‘4×6’ (Jamie Gyngell)
  • ‘A Little Taste’ (Víctor Catalá)
  • ‘Chicken Of The Dead’ (Julien David)
  • ‘El Llibre’ (Francesca Catalá)
  • ‘Hand in Hand’ (Ennio Ruschetti)
  • ‘Hot Flash’ (Thea Hollatz)
  • ‘Maldita’ (Suso Imbernón eta Juanjo Moscardó)
  • ‘O.I’ (N’cee Van Heerden)
  • ‘Pozo’ (Diego Puertas)
  • ‘Regret’ (Santiago Menghini)
  • ‘Réplica’ (Álvaro de la Hoz)
  • ‘Seek’ (Aaron Morgan)

FANT Zinemaldiaren itxiera larunbatean, hilak 12, Azkuna Zentroko Auditorioan izango da,  ‘The Mortuary Collection’ (Ryan Spindell) lanarekin.

Egun horretan bertan, FANTen 26. edizio honetako garaileen zerrenda Auditorioan bertan egingo den amaierako galan emango da ezagutzera. Gainera, FANTROBIA saria emango zaio Galder Gaztelu – Urrutia zuzendariari, ‘El Hoyo’ filmaren zuzendaria dena.

Bonoak eta sarrerak

Zinemaldi osorako bonua 30 eurokoa izango da. Gólem – Alhóndigako txarteldegietan eta zinemaldiaren web gunean eskura daiteke.

Saio bakar baterako sarrerak 5 euro kostatuko dira. Gólem – Alhóndigako txarteldegietan eta web-orrian erosi ahal izango dira.

Golem – Alhóndigako 2. aretoko proiekzioak doan izango dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.