‘Euskararen herria euskal hiztun’ jardunaldiak

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak eta Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak antolatuta, datorren azaroaren 12an eta 13an, euskararen ezagutzaren unibertsalizazioa ardatz izango duten ‘Euskararen herria euskal hiztun’ jardunaldiak burutuko dira Bilboko Bizkaia Aretoan. Miren Dobaran sailburuordeak eta Kontseiluko Paul Bilbaok jardunaldien berri eman dute Euskadiko Artxibo Historikoan izandako agerraldian.

Jardunaldiak doakoak izango dira eta online jarraitzeko aukera ere izango da. Izen-ematea jada zabalik da kontseilua.eus webgunean. Egitarauak ezagutzaren unibertsalizazioaren inguruan egon daitezkeen hiru ikuspegi garrantzitsuenak bilduko ditu: adituena, erakunde publikoena eta eragileena. Aurkezpen-ekitaldian azpimarratu denez, bi aurkezpen nagusi izango dira. Lehenengoan, soziolinguistikaren diziplinatik ezagutzaren unibertsalizazioak zein kokapen hartzen duen azalduko du soziolinguistikan aditua den Xavier Vilak; bigarrenean, aldiz, gizarteak ezagutzaren unibertsalizazioari buruz duen erantzukizuna izango du hizpide Amaia Etxabek. Gainera, jardunaldiaren amaieran Jone Goirigolzarrik hiztun aktibo izatera iristeko gakoen inguruan hausnartuko du.

Jardunaldiak doakoak  izango dira, baina horietan parte hartzeko, baita online jarraitzeko ere, ezinbestekoa da www.kontseilua.eus webgunean izena ematea

Dobaranek eta Bilbaok transmisio zein sozializazioaren, hezkuntzaren eta helduen euskalduntzearen eremuak lan-ildo nagusitzat hartuta, euskararen normalizazioan hiztunak sortzeak duen garrantzia azpimarratu dute. Sailburuordeak adierazi duenez “azken hiru hamarkadari begirako datuek erakusten dute euskararen egoera onbidean jartzeko ahalegin instituzional eta sozial ugari egin direla”. Bilbaok, berriz, egun bizi dugun egoerak jada ezagutzaren unibertsalizazioan eragina izan duela eta epe labur-ertainean ere izango duela adierazi du.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.