“Non ikusten duzu Europa Euskadin?” lehiaketaren IX. edizioa

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, abian da “Non ikusten duzu Europa Euskadin?” argazki-lehiaketaren IX. edizioa. Lehiaketa Instagramen eta Facebook eta Twitter plataformen bitartez egingo da. Bertan, interesa duten gazteek beren argazkiak argitaratu eta Europaz duten ikuspegia partekatu ahal izango dute sormenaren bidez.

Parte-hartzaileek azaroaren 23ra arte aurkeztu ahal izango dituzte beren argazkiak eta horietan Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF) finantzaketa edo Europako beste laguntza batzuk jaso dituzten Euskadiko ekimenak edo proiektuak agertu beharko dituzte. Hiru sari emango dira: smartphone bat, smartwatch bat eta bluetooth entzungailu batzuk. Sari banaketa 2020ko abenduaren 11n.

Oinarriak: www.instagram.com/federeuropaeuskadi

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.