‘Euskaraz, talentua gara!’ egitasmoak Lanbide Heziketako Lantokiko Prestakuntza eta Duala euskaraz egitea sustatuko du

Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, LANEKI Elkarteak eta EMUN kooperatibak Lanbide Heziketako Lantokiko Prestakuntza eta Duala euskaraz egitea sustatzeko esperientzia pilotua jarri dute abian. ‘Euskaraz, talentua gara!’ lemapean, praktika onak identifikatu eta zabaltzeko kanpaina jarriko da martxan Gipuzkoako lau eskualdetan: Debagoienan, Debabarrenan, Goierrin eta Tolosaldean.

Esperientzia pilotu berriaren xedea da orain arte LP-Duala euskaraz egin duten ikasleen eta enpresen kopurua nabarmen handitzea eta, aldi berean, sustatzaileek azaldu dutenez, lantokiaren barneko hizkuntza ohituretan eta euskararen erabileran “arrasto” bat uzteko mekanismoak ere ezarri nahi dira.

Duela bi ikasturte, 1.506 ikaslek egin zituzten enpresetako lanaldiak euskaraz 1.130 enpresatan. 

Gainera, LP-Duala euskaraz eskaintzen ez duten enpresek zein arrazoi dituzten eskaintza hori ez egiteko aztertuko da. Behin arrazoi horiek bilduta eta aztertuta, horiei aurre egiteko estrategia bat zehaztu nahi da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.