Zabalik da jada 2021. urtean Auzo Eszena programaren deialdi berrian parte hartzeko proposamenak aurkezteko epea. Aipatu udal ekimena Gasteizko antzerki talde eta artista ez profesionalentzat zuzenduta dago.

Proposamenak arte eszenikoen edozein alorretakoak izan daitezke (antzerkia, musika, dantza, bakarrizketak, magia, txotxongiloak, etab.) eta helduak, gazteak, haurrak zein familiak izan ahal dira hartzaileak. Euskaraz nahiz gazteleraz egin ahalko dira proiektuak.

Deialdiko baldintzak betetzen dituzten ikuskizunen artetik, talde tekniko batek aukeratuko ditu 2021eko “Auzo Eszena” programan parte hartuko duten artista eta taldeak, eta bi denboraldietako programaziorako lehen zirriborroa egingo du.

Programazioa hautatutako artista edo taldeekin koordinatu ondoren itxiko da, eta hainbat alderdi hartuko ditu kontuan: hartzaileak, hizkuntza, espazioak, ikuskizunen tipologia, aniztasuna eta beste. Auzo Eszena hiriko gizarte etxeetako ekitaldi aretoetan egingo da datorren urteko bi denboralditan (negu-udaberrian eta udazkenean), gehienetan asteburuetan eta arratsaldez.

Kultura Zerbitzuak espazioak eta ekipamenduak jartzen ditu, eta sarrera-salmenta kudeatzeaz, ikuskizunen zabalkundea egiteaz, argiztapen eta soinu teknikari baten gastuez eta leihatilan bildutako dirua ordaintzeaz ere arduratzen da. Sarrerek 3 edo 5 euro balioko dute.

Hemen irakur daitezke deialdiaren oinarriak, astelehenetik aurrera: Gasteizko Udala – Auzo Eszena. Proposamenak aurkezteko epea azaroaren 23an amaituko da, egun hori barne; agiriak herritarrei laguntzeko edozein bulegotan aurkeztu daitezke, edo udalaren egoitza elektronikoaren bidez.

Informazio gehiago:  auzoeszena@vitoria-gasteiz.org

SHARE

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.