Hitzak ere harremanaren parte dira

Harreman sexualak burura datorzkigunean, normalean, eremu erogenoen estimulazioa, muxuak edota ferekak datorzkigu burura. Dena den, hitzak ere hauek bezain kitzikagarri suerta daitezke. Harreman sexualetan hizkuntz ‘bero’ bat erabiltzea ez da pertsona guztiek gogoko duten zerbait, baina beste hainbat pertsonentzat ez dago estimulu hoberik. Izan ere, hitz beroen bidez dopamina izena duen hormona bat aktibatzen da eta honi esker, kitzikapen sexuala hazten da.

Hizkuntz bero bat erabiltzea, sarritan, gizonezkoen gauza dela uste izan da, emakumeak lotsatiagoak omen direlakoan edo. Hitzetatik aparte, ahotsak ere kitzikapenaren hazkundean lagun dezake. Ohi baino hatsanka gehiago edota arnasketa nahasiagoek ere sexuaren parte dira.