2030ean, armada britainiarrak 30.000 robot izan ditzake

Roboten garapena geldiezina dirudi. Duela urte batzuk aurreratu genuen bezala hainbat adituk uste dute datozen 30 urteetan robotak gai izango direla gaur egun gizakiok egiten ditugun lan gehienak egiteko.

Errelebo hori hainbat esparrutan emango da, baina, antza denez, esparru militarrean erreleboa gertu dagoela dirudi. Errusiak, Estatu Batuek edo Erresuma Batuak dagoeneko adierazi dute robotak dituztela bere armadetan. Armada britainiarraren kasuan, harrigarria da egin berri duten estimazioa: hamar urte barru soldaduen laurdena makinak izan litezke. Horrela, 120.000 soldaduko armada batean 30.000 bat robot autonomo edo urrunetik kontrolatuak izan daitezkeela kalkulatzen da. Zenbatespen horrek aurrerapena izan lezake giza baliabiderik ez izateagatik. Izan ere, gaur egun, armada britainiarrak beharrezkotzat jotzen dituenak baino 9.000 soldadu gutxiago ditu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.