Covid-19aren hedapenaz arduratuta

Pasa den urriaren 13tik 17ra bitartean Eusko Jaurlaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabineteak egin zuen “Euskadiko herritarrak Covid-19 pandemiaren aurrean” azterlanean jasotako datuen arabera, Euskadin 18 eta 29 urte bitarteko bost gaztetik batek dio oso kezkatuta dagoela Covid-19aren hedapenagatik (% 21). Beste % 60k nahiko kezkatuta dagoela adierazi du, eta % 19k, ordea, ez dagoela oso kezkatuta edo ez dagoela batere kezkatuta esan du. Adinean gora egin ahala,  oso kezkatuta daudela adierazi dutenen kopuruak gora egiten du. Era berean, gazteak dira norbera gaixotu ahal izateagatik kezka txikien duen adin taldea, baina beren inguru hurbileko norbait gaixotu ahal izateak gehien kezkatzen dituenak dira. Izan ere, aipatu azterlanaren arabera, gazteen % 15ek soilik uste du Covid-19az gaixotuz gero, horrek oso ondorio larriak edo nahiko larriak izango lituzkeela bere osasunarentzat. 65 urtetik gorakoen artean, aldiz, gehienek uste dute beren osasunarentzat ondorioak oso larriak edo nahiko larriak izango liratekeela (% 61).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.