Nork jartzen die izena ekaitzei eta urakanei?

Alex, Barbara, Clement, Dora, Ernest, Filomena, Gaetan, Hortense, Ignacio, Justine, Karim, Lola, Mathieu, Nadia, Octave, Paula, Rodrigo, Sofia, Tristan, Viviane eta Walter. Horiek dira joan den urriaren 1ean hasi zen 2020-21 denboraldiko ekaitz handien izenak. Oraingoz, Alex eta Barbara depresioak jasan ditugu, eta hurrengoa, beraz, Clement izango da. Baina nork jartzen die izen horiek?

Espainia, Frantzia, Portugal eta Belgikako zerbitzu meteorologikoek eragin handiko depresioak edo ekaitzak izendatzen dituzte, Europako Hego-mendebaldeko Taldearen barruan eta Europako Mendebaldeko Taldearekin koordinatuta. Azken horretan, Erresuma Batua, Irlanda eta Herbehereak aurkitzen dira.

Printzipioz, bakarrik eragin handia izan dezaketen ekaitzei jartzen zaie izena. Eragin handiko depresioak dira ondasun eta pertsonengan inpaktu handia dutenak eta herrialde horietako bati edo batzuei eragiten dietenak. Europako Hego-mendebaldeko lau erakundeek depresio atlantikoak eta mendebaldeko Mediterraneokoak izendatzen dituzte.

Gauza bera egiten da munduko beste eskualdeetan ere, ez bakarrik ekaitz handiekin, baita urakanekin edo tifoiekin ere. Inpaktu handiko fenomeno atmosferikoei izena emateak horiek azkar identifikatzen laguntzeaz gain, hiritarrei horien berri ematen ere laguntzen du. Munduko Meteorologia Erakundearen ustez, errazagoa da pertsona baten izena gogoratzea zenbaki edo termino tekniko batena baino.

Hainbat mendez, urakanen izena agertu ziren eguneko santuak zehazten zuen. XIX. mendearen erdialdean urakanak emakume izenekin soilik identifikatzea erabaki zen eta Clement L. Waragge australiar meteorologoak emakumezkoen izen biblikoak erabiltzen hasi zen. Duela ehun urte normaltzat jotzen zen zerbait sexistatzat hartzen hasi zen eta, horregatik, 1979an, Munduko Meteorologia Erakundeak emakumezkoen eta gizonezkoen izenak txandakatzea erabaki zuen.

 Horrelako fenomenoren batek kalte oso larriak eragiten dituenean, izen hori zerrendatik kentzen da, gutxienez, hamarkada bat. Hor dugu, adibidez, 2005ean, 1.800 hildako eragin zituen Katrina urakanaren kasua.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.