Emakume gazteek inoiz baino salaketa gehiago jarri dituzte

2019. urtean Euskal Autonomia Erkidegoko 4.419 emakumek beraien kontrako indarkeria matxista salatu zuten.

Emakunderen eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren datuen arabera, pasa den urtean Euskal Autonomia Erkidegoko 4.419 emakumek beraien kontrako indarkeria matxista salatu zuten. Horietatik guztietatik, 1.325 15-29 urte bitarteko emakume gazteak ziren. Adin tarte horretako gazteen artean jasotako datua inoiz erregistratu den kopururik altuena da. Aipatu datu horien arabera, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeen tasek ezberdintasun nabariak agertzen dituzte 15-29 eta eta 30 urtetik gorako emakumeen artean (‰ 9,2 eta ‰ 3,7 hurrenez hurren). Datu horiek ikusita, emakume gazteek indarkeria kasu gehiago pairatzen dituztela pentsa badaiteke ere, adituen ustez, alde horrek badu bestelako azalpena. Horrela, emakume gazteenak ahuldunduago daude eta indarkeria matxistarekiko tolerantzia txikiagoa dutenez gero, salaketak jartzeko prestutasun handiagoa dute.

Aztertutako salaketen arabera, kasu gehienetan erasotzailea bikotekidea edo bikotekide ohia izaten da. Senide batek egindako erasoen kopurua ere esanguratsua da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.