Euskara Parisko Expolangues azokan

Euskarak ere bere tokia izan du Parisen burutu berri den Expolangues azokan. Horrela, Azkue Fundazioak Etxepare Euskal Institutuarekin batera,  ‘Euskara: La langue basque’ izeneko stand-aren bitartez hartu du parte azoka honetan.

Josune Ariztondo, Azkue Fundazioa patronatuaren burua eta Kultura diputatuak, Miren Dobaran, Bizkaiko Foru Aldundiaren Euskara Sustatzeko zuzendari nagusia, eta Azkue Fundazioko zuzendari kudeatzailea den Rodrigo Gartziarekin batera izan dira Parisen burututako azoka honetan. Bertan, kultura-erakundetako beste zenbait arduradunekin elkartzeko aukera izan dute, hala nola, Jean Philippe Larramendy, France-Euskadi Institutuaren lehendakaria, edo Iparraldeko Euskal Kultur Erakundeko zuzendaria den Pantxoa Etchegoin.
Azkue fundazioak Euskal Kultur Erakundearekin (EKE) batera jorratuko dituen egitasmoak bideratzeko sortu berri duen Elkarlanerako Komunitatea aurkeztu du azoka honetan.
Horrela, Azkue fundazioaren Euskararen Interpretazio Zentroaren edukiak eskuragarri egon dira bai frantsesez bai euskaraz sortutako komunitate horretan.
Expolangues, duela ia hiru hamarkadatik, hizkuntzak ikasteko eta irakasteko eta kultura-hezkuntzarekin lotutako zenbait erakunde, zerbitzu eta produktu aurkezteko plataforma ezin hobea da.
Expolangues Azokan erakusketariek atzerriko hizkuntzak ikasteko eta irakasteko informazioa eta kulturen gaineko informazioa eskaintzen da. Erakusketarien artean, besteak beste, honakoak izaten dira: mundu osoko hizkuntza-eskolak, hizkuntzetan espezializatuta dauden bidaia-agentziak, enbaxadak, kultura-institutuak, turismo-bulegoak, ordenagailuz lagundutako ikasteko eta itzultzeko softwarearen fabrikatzaileak, argitaletxeak… Kultura-topagune honetara bertaratzen diren gehienak bigarren hezkuntzako ikasleak, irakasleak, akademia-tutoretzako arduradunak, katedradunak, itzultzaileak eta interpreteak dira.
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.