Gero eta gazte gutxiago Euskadin

Pasa den urtearen hasieran, Euskal Autonomia Erkidegoa osatzen duten hiru Lurralde Historikoetan 2.199.711 pertsona bizi ziren. Biztanleria hori adin taldeka banatzen bada, Euskadi zahartzen ari dela ikus daiteke. Izan ere, gero eta gazte gutxiago bizi dira EAEn; gaur egun, 15 eta 29 urte bitarteko gazteak biztanleria osoaren % 13,78 baino ez dira. Balio hori dela eta, Euskadiko gazteen indizea (pertsona gazteen proportzioa biztanleria osoan) Europako eskualdeetako baxuenetako bat da.

Biztanleria osoa egonkor mantentzen bada ere, gazteen kopuruak nabarmen egin du behera mende honetan, nahiz eta, azken urteetan, joera hori eten egin dela dirudien. Jaitsiera nabarmenena 2005 (396.135 gazte) eta 2015 bitartean eman zen (286.378). Gaur egun aipatu adin taldearen barruan diren gazteen kopurua 303.209koa da (155.214 gizon eta 147.995 emakume).

Gazte horien guztien erdia baino gehiago Bizkaian bizi da (% 51,1). Gipuzkoan % 34,1 bizi dira eta Araban, berriz, % 14,8.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.