Jolasa ikaskuntzarako tresna gisa

Francesco Tonucci psikopedagogo italiarraren esanetan, “bizitzako ikasketarik garrantzitsuenak jolasean egiten dira”. Bistan da jolasa ikasleen motibazioa indartu eta bultzatzeko eta ikasteko gaitasuna hobetzeko erabil daitekeela. Jolasaren hezkuntza-gaitasuna irakaskuntzako eta gizarte-hezkuntzako profesionalei azaltzeko, Gazteen Euskal Behatokiak ‘Jokoaren pedagogia’ doako tailerra antolatu du.

Tailerra apirilaren 14an eta 21ean egingo da, Gazteen Euskal Behatokiaren Bilboko egoitzan, eta Raúl García Piñeirok irakatsiko du. García Piñeiro “Saco de Juegos”-en sortzailea da eta esperientzia ludikoen diseinatzaile eta berrikuntza teknologikoko aholkularia da.

Tailerraren helburua da parte hartzen duten pertsonek hainbat tresna ludiko, metodologia eta mekanismo ikastea, hezkuntza- eta portaera-helburuak eta balioak barneratzeko helburuak betetzeko esperientziak diseinatzeko.

Aldi berean, jolasean oinarritutako azken hezkuntza-joera berritzaileen berri emango da. Horietako asko, jada, hainbat hezkuntza- eta enpresa-esparrutan erabiltzen ari dira.

Tailerrean izena emateko epea zabalik izango da martxoaren 15etik 22ra bitartean. Argibide gehiago hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.