Gazteen artean boluntario-lana sustatzeko programa aurkeztu du Bilbok
@wavebreakmedia | shutterstock.com

Bilboko Udalak 16 eta 30 urte bitarteko gazteak boluntario-proiektuetan parte hartzera bultzatzeko programa bat jarri du abian. Boluntarioen Sustapenerako eta Gazteen Parte Hartzerako Udal Programaren xedea da gazteek toki, estatu eta nazioarte mailako jardueretan parte hartzea. Horri esker, gazteek beren hazkunde pertsonalerako eta ahalmenak eta gaitasunak hobetzeko esperientziak eta balioak eskuratu ahal izango dituzte.

Programak arreta berezia eskainiko dio Erasmus+ Europar Elkartasun Kidegoari (EEK). Aipatu kidegoak bizipen aberasgarria eskaintzen die 18 eta 30 urte bitarteko gazteei, bizpahiru hilabetez eta Europar Batasunaren finantzaketarekin, beren hazkunde pertsonal eta profesionalerako laguntza, ezagutzak eta gaitasunak eskuratzeko.

Elkarlanean

Udalak aurkeztu berri duen plana hirian boluntariotza esparruan lan egiten duten hainbat eragileekin izandako elkarlanaren emaitza da. Pasa den urtean zehar, udala boluntariotza-programak zituzten 30 bat erakunderekin izan zen harremanetan eta horien guztien ekarpen eta laguntzarekin 2023ra arte indarrean egongo den behin betiko diseinua osatu da.

Europar boluntariotzako esperientzia honetan ekintzaile izan nahi duten Bilboko gazteei informazioa ematearren eta laguntzearren, Udalak informazio zerbitzu berezia jarri du abian, zeinean Udaleko Gazteria eta Kirol Saileko langileak eta Bolunta agentziako langileak arituko baitira jaramon egiten. Arreta aurrez aurrekoa, telefono bidezkoa eta telematikoa izango da: 

  • Udalagazteria@bilbao.eusBilboGazte udal webgunean; eta aurrez aurrekoa arreta Venezuela plazan, 2. zenbakian, 4. solairuan, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara.
  • Bolunta: 94 416 15 11 telefonoan, astelehenetik ostiralera, 9:30etik 14:00etara, eta 16:00etatik 19:30era.

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.