Zabalik da Auzolandegiak 2021ean parte hartzeko izen-emate epea

18 eta 30 urte bitarteko gazteek jada izena eman dezakete aurtengo Auzolandegiak programan parte hartzeko. Izena emateko epea zabalik izango da datorren apirilaren 21era arte. Auzolandegiak programak, uztaila eta abuztuan zehar, Estatuko hainbat lekutan parte-hartzea eta aisialdia uztartzen duten esperientzietan parte hartzeko aukera ematen du.

Auzolandegiek jatorri ezberdineko gazteei bizikidetza eta elkar-ezagutza sustatzen duten esperientziak dira. Gainera, gizarte-proiekzioa duen lan bat egiten laguntzen dute, gizartearen onerako izango dena, ingurumenaren, elkartasunaren, lankidetzaren eta abarren esparruan.

Eusko Jaurlaritzak eta Euskadiko entitate publiko zein pribatuek hiru lurralde historikoetan egingo diren sei auzolandegi antolatu dituzte aurten.  Auzolandegien gaia askotarikoa da: ingurugiroarekin eta ondare arkeologikoaren berreskurapenari lotuta dauden proiektuak Maeztun, Sopuertan, Laudion eta Gaubean, eta hirugarren adinekoen dinamizazioa Lekeition eta Bergaran.

Maiatzaren hasieran aukeratuko da zein auzolandegira joan nahi den, aurreinskribaturiko pertsonen izen-emate hurrenkera zehaztuko duen zozketa egin ondoren.

Izena emateko prozesuari eta helmuga, plaza, proiektu eta datei buruzko informazio guztia Gazteaukeraren webgunean dago eskuragarri:  https://www.gazteaukera.euskadi.eus/hasiera

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.