Umorea, gizarte osasuntsuagoa, indartsuagoa eta zoriontsuagoa lortzeko

Kultura, segurua izateaz gain, beharrezkoa ere bada. Garrantzitsua da osasun fisikoa zaintzea, baina, aldi berean, osasun mentala ere zaindu behar da. Horregatik, “umorea izango da, zalantzarik gabe, gizarte osasuntsuagoa, indartsuagoa eta zoriontsuagoa lortzeko tresna eraginkorrena”. Premisa horretatik abiatuta sortu da Komedialdia, maiatzaren 25etik 30era bitartean Gasteizen egingo den lehen umore-jaialdia, eta “Umorea eta Osasuna” ardatz izango dituena.

Antolatzaileek azaldu dutenez, lehen edizio honen xede nagusia da “talentu sortzaileari balioa ematea; izan ere, talentu hori oso gertu dago, ia alboko atean, estatu- zein nazioarte-mailan ezagunak diren kalitatezko tokiko artistekin”.

Programa

Jaialdiko zuzendari Txaro Mardaratz Nájerak azaldu duenez, “Komedialdiak arlo ezberdinetako elkarlan sarea sortu nahi du, hala nola: kultura, ekitaldiak, osasuna eta pertsonon ongizatea enpleguaren sustapena eta ekonomiaren berreskuratzearen bitartez. Eta hori guztia, umorea kohesio-tresna gisa erabiliaz”.

Aurtengo programak hiru ardatz nagusi izango ditu:

  •  “Umoreaz serio hitz egiteko ” jardunaldiak. Maiatzaren 25 eta 28 bitartean Europa Biltzar Etxean ospatuko dira eta umore, kultura eta osasun esparruetan lan egiten duten profesionalei eta umorean oinarritzen diren terapien onurak ezagutu nahi dituzten horiei guztiei zuzenduta daude.
  • UmereGuneak: Umorezko espazioak, publiko guztientzako ikuskizun eta jarduera integratzaileen programazioarekin. Hainbat udal-antzokietan eta Hell Dorado aretoan egingi dira.
  • ElkartasunGunea edo “Komedialdia solidarioa”. Elkartasunezko ekintzak egingo dira osasun mentala zaintzearen garrantziaz jabetzeko eta ziurgabetasun- eta krisi-garaian elkarteen laguntza-lana ikusarazteko. Hori dela eta, aurten kontzertu solidarioa eta beste ekintza batzuk egingo dira Buru Gaixotasuna duten Pertsonen eta Senideen  Arabako Elkartearen (ASAFES) eta ExpressYour-Clown elkartearen (ospitaleko gazteak) alde.
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.