Soinu-banda funtsezko elementu gisa fikziozko serieetan

Telebistako telesailetako musikak leku berezia du hainbat pertsonen oroimenean. Soinu-banda on batek zentzu narratiboa ematen die agerraldiei, seriearen tonu orokorra definitzen du, pertsonaiak identifikatzen ditu…

Musikaren eta telebistako fikzioaren industrien talenturik onena sustatzeko Conecta Fiction eta BIME Prok “Pitch Music Series” nazioarteko deialdia aurkeztu dute. Conecta Fiction telebistako edukien finantzaketari, ekoizpenari eta emisioari buruzko nazioarteko ekitaldi bat da. BIME Pro, berriz, erreferentziazko nazioarteko topaketa da musika-industriako profesionalentzat. Bi erakunde horiek ‘pitching’ bat iragarri dute fikziozko proiektuetarako, beren sorreratik musika elementu bakar eta ezinbestekotzat jotzen duten proiektuak saritzeko.

Soinu-banden garrantzia

Antolatzaileek musikak ikus-entzunezko edozein edukitan eta, bereziki, fikziozko telesailetan duen garrantzia aitortu nahi dute. Deialdiak musikak telesailetan duen garrantzia du ardatz eta, bai musikaren industriarako, bai ikus-entzunezkoetarako hain garrantzitsuak diren musikagileen lana sarituko du.

Conecta Fictioneko zuzendari Géraldine Gonardek azaldu duenez, “Pitch Music Series aukera ezin hobea da musikagileentzat. gidoilarientzat eta  produktoreentzat bere generoan bakarra delako”. BIME Proko zuzendari Julen Martinen hitzetan, berriz, “soinu-banda on bat telebistako telesail baten azken emaitza nabarmen hobe dezakeen elementu bereizgarria izan daiteke”.

Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute soinu-bandaren edo musika-aukeraketaren ideia (jatorrikoa edo aldez aurrekoa) duten telesail-proiektuak aurkezten dituzten ekoizleek, musikagileek, musika ikuskatzaileek eta/edo musikariek, hainbat pieza edo beste musika-elementu interpretatzen badituzte eta proiekturako funtsezko musika-apustu bakarra dela frogatzen badute.

Deialdia zabalik izango da datorren maiatzaren 7ra arte. Oinarriak eta izen-ematea www.conectafiction.com eta www.bime.net esteketan ikus daitezke.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.