Akabo “Yahoo Respuestas”

Ia 15 urtez erabiltzaileei zalantzak argitzen eman ostean, datorren maiatzaren 4an ‘Yahoo Respuestas’ zerbitzuaren ibilbidea amaituko da. Yahook azaldu duenez, bihar bertan (apirilak 20) sarrera berriak egiteko edo jada argitaratu diren sarrerak editatzeko aukera desgaituko da. Bertan diren edukiak, berriz, maiatzaren 4 arte izango dira ikusgai.  Hori izango da erabiltzaileek egin zituzten galdera zentzugabeengatik (batez ere jardunean egon den 16 urteetako lehen urteetan) mundu osoan ospetsu egin zen plataforma kontsultatzeko azken eguna.

Yahook komunikatu batean azaldu duenez, “Yahoo Respuestas (Yahoo answers, ingelesez)  Yahooren produktu eta zerbitzuen funtsezko parte izatera iritsi zen arren, azken urteetan bere erabilgarritasunak behera egin du, gure kideen beharrak aldatu diren heinean”.

Kultura digitala

Yahoo Respuestasek paper garrantzitsua izan du kultura digitalaren garapenean. Sare sozialek era guztietako edukiak modu anonimoan argitaratzeko aukera eman aurretik, Yahooren plataforman biral egin ziren lehen memeetako asko sortu ziren, eta hainbat galdera-erantzun beste plataforma batzuetan aurrerago garatuko zen troleoaren atari ere bihurtu ziren.

Horrela, hasiera batean, beste erabiltzaile batzuei foro bat balitz bezala galderak erantzuteko funtzionaltasunarekin sortu bazen ere, erabiltzaile ezberdinen arteko iruzkin bitxi eta barregarriengatik egin zen ezaguna. Izan ere, hasierako funtzioarekin jarraitzen bazuen ere, erabiltzaile askok galdera zentzugabeak egiteko erabiltzen zuten.

Sare sozialak

Denborak aurrera egin ahala eta, bereziki, sare sozialen agerpenarekin batera, Yahooren plataformaren modeloak indarra galdu zuen. Gainera, The Vergek azaltzen duenez, azkenaldian, plataforma “eskuin muturreko zabor konspiratzaileak inbaditutako” leku bihurtu zen.

Yahoo Respuestasen amaierak erabiltzaile askoren nostalgia piztu du, eta horietako askok Alexandriako liburutegiko sutearekin alderatu dute. Yahoo Respuestasen ondarea mantentzeko, Gizmodok (teknologian espezializatutako argitalpena) laster interneteko arkeologia izango den ondarea kontserbatzea erabaki du. Arduradunek azaldu dutenez,”Internet Archiveren laguntzarekin eta kode pixka batekin”, fitxategi automatiko bat sortuko dute, eta 84 milioi galdera baino gehiago bidaliko dizkiote Yahoori. Horien artean egongo da, ziurrenik, Barack Obamak 2007ko martxoan egin zuen galdera: “Nola sar ditzakegu pertsona gehiago prozesu demokratikoan?”.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.