Neska gazteek estres gehiagorekin bizi dute pandemia

Bartzelonako Aldundiak 15 eta 16 urte bitarteko gazteekin egin duen azterlan baten arabera, adin tarte horretako neskek mutil gazteek baino estres eta adore falta gehiagorekin bizi izan dute pandemia.

Aipatu azterlanaren arabera, neskek mutilek baino osasun-neurrien betetze-maila handiagoa dute eta arduratsuagoak dira beren portaeretan. Pandemiaren aurrean izan duten adorearen inguruan galdetuta, mutilen erdiak baino gehiagok (% 55,5) adore positiboa izan duela azaldu du. Erantzun hori eman duten nesken kopurua, berriz, % 38koa izan da.

Itxialdi berri baten aukeraren aurrean, nesken % 58k oso estresagarria izango litzatekeela adierazi du. Mutilen kasuan, kopuru hori % 38,6koa da.

Ildo berean, mutilen % 57,6k esan du ondo egokitu dela pandemiak eragin dituen aldaketetara, eta neskei galdetzean, erantzun hori eman duten nesken kopurua % 41,7raino jaisten da.

Balizko kutsatze baten inguruko kezka ere handiagoa da nesken artean mutilen artean baino (% 66,5 eta % 55,2, hurrenez hurren).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.