Asier Alvitek irabazi du NEIKER Saria

Asier Alvitek irabazi du NEIKER Sarien V. edizioko irabazlea. Albaitari zumaiarrak Betizu behi arrazaren ezaugarri genealogiko eta genomikoak ikertu ditu “Betizua, Europako azken behi basatia desagertzear?” izenburuko azterlanean eta epaimahaiak lanaren izaera berritzailea, teknologikoa eta erabilgarria baloratu du. Alvitek 2.000 euroko saria eta Imanol Andonegi artistaren eskultura bat irabazi ditu.

Betizu Euskal Herriko berezko behi arraza da eta oso erabilgarria da ingurumena eta bioaniztasuna mantentzen laguntzeko. Adibidez, suteak saihesteko mendiak garbitzen laguntzen du eta baserrietan ere, ekonomiaren osagarria izan daiteke. Erabilgarritasun handia izan arren, Betizu arraza desagertzear da. Haragi eta esne ekoizpenaren aldetik beste hainbat behi arraza baino urriagoak izanik, baserritarrek Betizu baztertuz joan dira arraza emankorragoak erabiltzeko.

Aipamen berezia

Bestalde, Helene Sanchezek aipamen berezia jaso du klima aldaketari eta mahastizaintzari buruzko lan batengatik. Bioteknologo durangarrak “Klima-aldaketa eta mahastigintza” izeneko lana aurkeztu du eta bertan, diziplinartekotasunean eta praktikotasunean oinarritutako gaurkotasuneko arazo bati irtenbidea ematen dio.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.