50 enpresak baino gehiagok hartuko dute parte Gasteizko 2021 Enplegu Foroan

Gasteizko Udalak eta UPV/EHUko Arabako Campusak antolatzen duten Enplegu Foroaren (Enplegu Gune) XI. edizioa abian da modu birtualean eta datorren maiatzaren 20ra arte ospatuko da.

Enplegu Guneren helburua da gure inguruko enpresetako giza baliabideetako profesionalen, lan-bilaketa aktiboan dauden pertsonen, azken heziketa-zikloetako ikasleen, gizarteratze eta laneratzean lan egiten duten profesionalen eta enplegua sortzen duten erakunde publikoen arteko topagunea izatea.

Aurten, enpresak eta enplegu-eskatzaileak harremanetan jartzeko, online plataforma bat sortu da, eta dagoeneko 50 enpresak baino gehiagok eman dute izena. Plataforma horretan, hainbat lanpostu eskainiko zaizkie enplegu-eskatzaile gisa izena ematen duten hautagaiei.

Plataforma www.empleo-gune.org webgunean dago eskuragarri, interesdunek enpresekin harremanetan jartzeko eta maiatzaren 13ko jardueretan izena emateko aukera izan dezaten. Egun horretan izango du Foroaren jardunaldi nagusia. Tresna hori datorren maiatzaren 20ra arte da aktibo, hautagaiek enpresekin eta erakundeekin harremanak ixteko aukera izan dezaten. Maiatzaren 14an Enplegu Gunearen jardunaldi nagusia ospatuko da. Egun horretan, besteak beste, lan-orientazioko talde-tailerrak, tutoretza pertsonalizatuak, enpresei zuzendutako informazio-saioak eta lan-orientazioko profesionalentzako prestakuntza-jardunaldiak egingo dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.