Maiatzaren 7an hasiko da FANT – Bilboko Zinemaldi Fantastikoa

Bilboko Udalak antolatzen duen FANT Fantasiazko Zinemaldiak XXVII. edizioa ospatuko du maiatzaren 7tik 16ra bitartean, eta inaugurazio ekitaldian Goya Sarien azken edizioan 15 hautagaitza izan zituen “Ilargi Guztiak” euskarazko filmaren munduko estreinaldia izango da.

Aurtengo edizioa jada martxoan jarri zen abian PreFANT zikloaren bidez. Zinemaldiaren egitarau nagusia, berriz, maiatzaren 7an hasiko da, Campos Eliseos antzokian egingo den eta Diego Pérez eta Olatz Ganboa aktoreek aurkeztuko duten inaugurazio gala batekin.

Munduko estreinaldia

Esan bezala, ekitaldi horretan Igor Legarretak zuzendutako eta Josean Bengoetxeak, Itziar Ituñok eta Zorion Eguilorrek antzetutako “Ilargi guztiak” euskarazko filmaren munduko estreinaldia egingo da.

Gainera, inaugurazio ekitaldian Fantrobia Saria eta Ohorezko FANT saria ere banatuko dira. Lehenengoa Lluís Quílez zuzendari eta gidoilari bartzelonarrarentzat izango da eta bigarrena, berriz, Jaume Balagueró zuzendariarentzat. Atal ofizialean 12 film luze programatu dira; lan horiek Film Luze Onenaren Saria, Gidoi Onenaren Saria eta Zuzendaritza berritzaileenaren Saria lortzeko lehiatuko dute. Horietatik, hiru estatu-mailako estreinaldiak izango dira: Kurtis David Harder-en “Spiral”; Yernar Nurgaliyev-en “Sweetie, You Won’t Believe It” eta Michael Mayer-en “Happy Times”.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.