Hilean zortzi orduko baimena menstruaziorako

Gironako Udalerako lan egiten duten emakumezkoek hilean zortzi ordu izango dituzte menstruazioak eragindako ondoezak direla-eta lanpostutik irteteko. Baimen horrek hilean bi, lau edo gehienez zortzi ordu hartzeko aukera ematen du, lanaldi batean edo gehiagotan banatuta.

Ordutegiaren malgutasunerako neurri bat da, baimen hori hartzen duten emakumeek, gehienez hiru hilabeteko epearen barruan , hartutako orduak errekuperatu behar izango baitituzte.

Onartu berri den neurri horri esker, mina edo ondoeza duten emakumeek zenbait ordutako baimena hartu ahal izango dute une zehatzetan, oporretako edo norberaren aukerako orduetara jo gabe. Neurriak osasunerako eskubidea eta laneko ongizatea uztartzea du helburu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.