Abian da #GazteKLUBA UDA

Bilboko Udalak antolatutako #GazteKLUBA UDA programan abian da eta izena emateko epea ekainaren 3ra arte egongo da zabalik. Programa hiriko 12 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago. Programaren xede nagusia da nerabeei oporraldian aisialdi alternativa osasuntsua eskaintzea. Horretarako 35 jardueraz osatutako programa osatuta da. Jarduera bakoitzak precio sinbolikoa du.

Programan parte hartu ahal izateko ezinbestekoa da aldez aurretik bilbaogazte.bilbao.eus web gunean izena ematea. Epea pasa den maiatzaren 27an zabaldu zen eta ekainaren 3ra arte izango da zabalik. Esan bezala, guztira 35 jarduera programatu dira eta horietarako 648 plaza izango dira.

Jarduerak

Programaren barruan egun osoko 15 irteera antolatu dira. Irteera bakoitzeko 24 plaza eskainiko dira, hots, 360 plaza guztira. Irteera horien prezioa 5 eurokoa izango da eta plazak izen-emate ordenaren arabera esleituko dira. Irteera horietan kirola eta abentura uztartuko dira: surf, espeleologia, piraguak, hipika edo jarduera ezberdinak Mendexa Abentura Parkean. Aldi berean, Bilbon bertan eta goizez bakarrik garatuko diren beste 20 jarduera antolatu dira. Horietarako 288 plaza izango dira. Eskaintzen diren jardueren artean honako hauek azpimarra daitezke: skatea Olabeagan, paddle sup eta piraguak Bilboko itsasadarrean, bizikletaz egiteko ibilbideak edo orientazioa Pagasarrin.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.