Donostiak bat egin du birziklatze sarituarekin

Donostia da Ecoembes enpresak garatu duen RECICLOS sistemarekin bat egiten duen Euskadiko lehen udalerria. Sistema horren bidez, latak eta plastikozko botilak birziklatzen dituzten hiritarrek sariak lor ditzakete.

Sistema horri esker, donostiarrek edarien latak eta plastikozko botilak birziklatu ditzakete teknologikoki egokituta dauden 601 edukiontzi horietako batean eta, horri esker, saria jaso. Pizgarri horien artean, komunitateari lagundu ahal izateko gizarte arlokoak nabarmentzen dira, hala nola, Ulia mendia platereko tiro-kartutxoetatik garbitzen laguntzea.

Nola parte hartu

RECICLOS Sisteman parte hartu ahal izateko, Donostian bizi diren biztanleek izena eman behar dute horretarako den aplikazioan. Behin alta emanda, birziklatu nahi den lata edo botilaren barra-kodea eskaneatu behar da edukiontzira bota baino lehen. Behin kalean, edukiontzi horira joaten direnean, beren ontzi poltsarekin, bertan utzi eta edukiontzian dagoen QR kodea eskaneatu beharko da. Hori egitean, puntuak lortuko dituzte eta eskuragarri dituzten sarien truke aldatu ahal izango dituzte. Puntu horiek asteko muga bat izango dute, herritarrek beren ontziak gehiago eta hobeto birziklatzeaz gain, arduraz kontsumitu dezaten.

Itzulketa eta Konpentsazio Sistema Donostiako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta San Markos Mankomunitateak garatu duten ekimena da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.