Bueltan da Gazte Ekoliderrak egitasmoa

Etorkizun jasangarri baterantz aurrera egitea premiazko erronka da. Jasangarritasunaren erronkari aurre egiteko moduan dauden gazteak prestatzeko asmoz, Gazte Ekoliderrak ekimena itzuli da. Aipatu egitasmoa jasangarritasunean eta lidergo eraldatzailean espezializatutako prestakuntza-ibilbidea da eta bere helburuak honako hauek dira: jasangarritasunaren ezagutzan sakontzea, lidergo-gaitasunak eskuratzea, jarduteko ahalduntzea eta kontzientzia eta pentsamendu kritikoa sustatzea.

Gazte Ekoliderrak programa jada 2010etik 2014ra bitartean izan zen martxan. Eten baten ostean, Kutxa Fundazioaren, Kutxa Ekogunearen eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Sailaren lankidetzari esker itzuli da, Etorkizuna Eraikiz programaren barruan. Edizio berria Gazteak klimaren alde” Think Tank-en proiektu esperimental gisa garatuko da, eta EHUko Udako Ikastaroak Fundazioak akreditatuko du.

Trebatu, Ekin, Izan

Formakuntza hiru dimentsiotan egituratuko da: Trebatu, Ekin, Izan. Parte-hartzaileak, adituen eskutik, jasangarritasunari eta lidergoari buruzko gaietan trebatuko dira eta, ondoren, jasotako ezagutza hori guztia praktikara eramateko aukera izango dute.

Formakuntza aurtengo urrian hasi eta datorren urteko maiatzera arte luzatuko da. Gazte Ekoliderrak 18 eta 30 urte bitarteko 30 gazteri zuzenduta dago. Hautaketa prozeesuan aintzat hartuko dira jasangarritasunaren inguruko sentsibilizazio-maila eta lidergo eraldatzailea garatzeko jarrera. Helburua profil desberdinak dituzten pertsonak aukeratzea da hainbat irizpide kontua hartuta: adinari, diziplina, jatorria, interesak etab.

Parte-hartzaileek saio teoriko-praktikoak, hitzaldiak eta eztabaidetan parte hartuko dute, besteak beste, unibertsitateetatik, erakundeetatik, elkarteetatik eta tokiko mugimenduetako eragileetatik datozen pertsonek lagunduta.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuak eta Kutxa Ekoguneak beka emango diete hautatutako pertsonei, matrikularen % 80 diruz lagunduz.

 Izen-emate epea ekainaren 23ra arte izango da. Argibide guztiak www.ekogunea.eus webgunean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.