Zabalik da “B-Tuber. Youtuber Izarren Bila!” programan izena emateko epea

Bilboko Udalak eta Azkue Fundazioak B-Tuber programa antolatu dute aurten ere. Youtuber izarren bila!, 9 eta 12 urte bitarteko gazteei zuzendua. Ekimen honek doako 10 tailer eskaintzen ditu, 240 plaza guztira, gazteek euskarazko ikus-entzunezko edukiak partekatzen, sortzen eta editatzen ikas dezaten eta YouTubera modu erraz eta seguruan igo ditzaten.

Oraingo honetan, helburua da eskola-eremutik kanpo, aisialdian, ikasleek euskara erabil dezaten sustatzea.
Saioak astelehenean, ekainak 28, hasi eta uztailaren 2an amaituko dira. Egunero bi saio antolatuko dira, bakoitza hiru ordukoa, bata goizez (09: 30etatik 12: 30etara) eta bestea arratsaldez (15: 30etatik 18: 30etara). Tailer bakoitzean 24 gazte egongo dira gehienez, 6 laguneko taldeetan.

Interesa duten gazteek programatutako 10 saioetako batean parte hartu ahal izango dute eta horretarako www.bilbao.eus udal orrialdean eman beharko dute izena. Izena emateko epea zabalik izango da datorren ekainaren 20ra arte.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.