Zabalik da ‘Gazte-uztaila Gozatu!’ programan izena emateko epea

Gasteizko Udalak antolatutako Gazte-uztaila Gozatu! programak inguruko lekuak ezagutzeko, adin bereko beste pertsona batzuk ezagutzeko eta hainbat jarduera euskaraz egiteko aukera ematen die 13 eta 17 urte bitarteko gazteei.

Ekimen horrek asteroko iraupena izango du eta era askotako jarduerak eskainiko ditu, hala nola, aisialdikoak eta kiroletakoak, abentura eta dibertsioz beteriko ingurune eta naturguneetan.

Programan honako jarduerak aurki daitezke: mendi-ibiltaritza Nerbioi ibaiaren jauzian, abentura zuhaitzen artean, ibilbide ekologikoa eta ur-jokoak Garaion, ur-jokoak eta gynkana Gamarrako igerilekuetan eta mendi-ibiltaritza eta hondartza jardunaldia Orion eta Getarian.

Izena emateko epea zabalik eta plazak agortu arte irekita mantenduko da. Parte-hartzaileek 70 euro ordaindu beharko dituzte bazkide ez badira eta, bazkideen kasuan, 42 euro.

Jarduerak 10:00etatik 17:00etara bitartean izango dira eta hamaiketakoa eta bazkaria ez daude barne. jarduera guztiak euskaraz izango dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.