Gazteek uste dute haien maila ekonomikoak okerrera egin duela

Euskal gazteriak bere egoera ekonomikoak okerrera egin duela uste du. Ostera, 30 eta 64 urte bitarteko hiritarren artean uste nagusia da beren egoera ekonomikoak, gutxi gorabehera, berean mantendu dela. 65 urtetik gorakoen artean, berriz, gehiengoak bere egoera ekonomikoak hobera egin duela uste du.

0 eta 10 bitarteko eskala batean, non 0 mailarik baxuena edo txiroena den eta 10 mailarik altuena edo aberatsena, 18 eta 29 urte bitarteko gazteriaren % 8k bere burua 0 eta 3 bitartean kokatu du. Erdiak baino gehiagok (% 57), berriz, bere egoera ekonomikoa 4 eta 6 bitartean kokatu du eta beste % 35ak, 7 eta 10 artean. Batez beste, aipatu eskala horretan, euskal gazteriaren balorazioa maila ekonomikoari dagokionez 5,7 puntutakoa da eta Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleria osoaren maila berean kokatzen da.

Dena den, gazteek gaur egun duten maila ekonomikoa haurtzaroan zutena baino okerragoa dela (6,1) uste dute. 

Izan ere, gazteek ematen diote puntuaziorik handiena haurtzaroko egoera ekonomikoari, eta puntuazio hori jaitsi egiten da adinean gora egin ahala. 

Leave a Reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.