33 proiektuk osatuko dute aurtengo Arte Gaztearen Topaketak

33 izan dira Arte Gaztearen XXXVII. Topaketetan parte hartzeko aukeratu diren egitasmoak. Nafarroako Gazteriaren Institutuak (NGI) 14 eta 30 urte bitarteko gazteentzat antolatzen duen topaketaren aurtengo ediziora, guztira, 87 proposamen aurkeztu dira. Topaketa lau modalitate desberdinetan: arte plastikoak eta ikus-entzunezkoak; arte eszenikoak eta musikak; diseinua; eta, literatura.

Topaketak irailean hasiko dira Uharte Zentroan diziplina arteko zenbait tailer artistiko eginez, eta urrian amaituko dira jaialdi batekin; bertan, programari amaiera emateko hautatutako 33 proiektu erakutsiko dira. Aurreko edizioetan bezala, Arte Gaztearen Topaketen programan, zenbait tailer antolatuko dira irailaren 17tik urriaren 3ra bitartean, programan parte hartuko dutenentzat nahiz herritarrentzat. Tailerrak doakoak izango dira, eta izen-ematea zentroan bertan egin behar da. Prestakuntza eskaintzeaz gain, tailerren helburuak dira beste lan-prozesu batzuk ezagutzera ematea, arte gaztea bistaratzea eta komunitate artistikoaren sorrera sustatzea.

Arte Gaztearen Topaketetan artearen genero eta lengoaia ezberdinen arteko bizikidetzaren aldeko apustua egiten da, gazteen sormenerako beharrezko baliabide moduan hartuta, proiektu artistiko bat egiterakoan. Programaren helburua da lankidetza-lana eta artearen sormena sustatzea, proiektuak trukatuz, eta modalitate artistiko ezberdinen erlaziotik etorritako harremanak sortzea. Hautatutako proiektuak egin dituzten pertsonek modalitate bakoitzeko epaimahaiko kideen laguntza eta segimendua izango dute. Lanak aurkeztu bitarte, bilera telematikoak egingo dituzte alderdi artistiko eta kontzeptuzko alderdiei buruzko kontsultak eta zalantzak argitzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.