Non ikusten duzu Europa Euskadin?

Eusko Jaurlaritzako Kohesio Politikaren eta Europako Funtsen Zuzendaritzak “Non ikusten duzu Europa Euskadin?” argazki-lehiaketaren X. edizioaren deialdia egin berri du. Ekimen horren xedea da Europa gazteei hurbiltzea, Europak bere ingurunearen garapenean nola laguntzen duen argazki batean islatzera animatuz.

“Non ikusten duzu Europa Euskadin?” lehiaketan parte hartzeko interesa duten 12 eta 25 urte bitarteko gazteek argazkiak euskadi.eus plataformaren bidez bidal ditzakete. Horietan Europaren inguruan duten ikuspegia modu sortzailean partekatu beharko dute. 

Argazkiek Euskadiren barruan EGEFen edo Europako beste laguntza batzuen finantzaketa jaso duten ekimen edo proiektuak erakutsi beharko dituzte. 

Argazki-lehiaketa honen helburua da gazteei jarduera inbertitzaileak, proiektuak eta egindako ekimenak finantzatzen dituen EGEFek Euskadiko eskualde-garapenerako egin dituen ekarpenen berri ematea. Era berean, Europarekin zerikusia duten alderdien gaineko interesa ere piztu nahi da eta, horretarako, hizkuntza teknologiko hurbila erabiliz eta sare sozialen erabilera Europako zabalkunderako bitarteko berri gisa finkatuz.  

Lanak www.instagram.com/federeuropaeuskadi bidez aurkeztuko dira, irailaren 8tik urriaren 8ra, bi egun horiek barne.  Hiru sari emango dira: Smartphone bat, Smartwatch bat eta bluetooth aurikular batzuk. 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.