Azkena Rock bueltan izango da udazkenean edizio berezi batekin

Datorren irailaren 22tik urriaren 3ra bitartean, Iradier Arena izango da egun bizi dugun osasun-egoerara egokitutako Azkena Rock Festival jaialdiaren edizio bereziaren kontzertuen eszenatokia.

Guztira, 21 izango dira aurtengo edizioan parte hartuko duten artistak; guztiek, hori bai, rock ‘n’rollaren korronte desberdinak irudikatuko dituzte: rocka, punka edo rockabilly-a, bai izen ospetsuekin bai ahots gazteagoekin. Hamar egunez, gitarra elektrikoek Iradier Arena berotuko duten euren soinu bereizgarriarekin.

Kontzertuetarako sarrerak gaur bertan jarri dira salgai jaialdiaren web gunean.

Azkena Rock edizio berezi hau irailaren 22an hasiko da Lendakaris Muertos Ezpalak taldeekin. Hurrengo eguneak, irailaren 23an, Los Enemigos eta Liher taldeen txanda izango da, eta irailaren 24an El Drogas eta The Lizards taldeena. Irailaren 25ean Carolina Durante eta Biznaga hartuko dute eszenatokia eta irailaren 26an Johnny Burning eta The Soul Jacket.

Irailaren 29an Kaotiko eta Puraposse taldeen ikuskizuna eta The Wax taldearen ikuskizuna izango dira ikusgai. Irailaren 30ean, Ray Collins Hot Club eta Micky & The Buzzen txanda izango da. Azken hiru kontzertuak, berriz, urrian izango dira: urriaren 1ean Loquillo eta Seda; urriaren 2an, Los Zigarros eta Los Estanques; eta, urriaren 3an M-Clan eta Razkin.

Gainera, bere 20. urteurrena dela eta, jaialdiak jada martxan jarri du datorren urteko edizioa. Edizio hori 2022ko ekainaren 16, 17 eta 18an ospatuko da Mendizabalan eta dagoeneko hainbat izen iragarri ditu: Patti Smith, The Offspring, Social Distortion, Brian Wilson, Emmylou Harris, Drive-by Truckers, Suzi Quatro, Fu Manchu eta Daniel Romano.

Hauxe da udazkeneko edizio bereziaren programazioa:

  • Irailak 22:  LENDAKARIS MUERTOS + EZPALAK
  • Irailak 23:  LOS ENEMIGOS + LIHER
  • Irailak 24:  EL DROGAS + THE LIZARDS
  • Irailak 25:  CAROLINA DURANTE + BIZNAGA
  • Irailak 26:  JOHNNY BURNING + THE SOUL JACKET
  • Irailak 29:  KAOTIKO y PURAPOSSE + THE WAX
  • Irailak 30:  RAY COLLINS HOT CLUB + MICKY & THE BUZZ
  • Urriak 1:  LOQUILLO + SEDA
  • Urriak 2:  LOS ZIGARROS + LOS ESTANQUES
  • Urriak 3:  M CLAN + RAZKIN
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.