Nafarroako 15 gaztek amaitu dute ‘Xacobeo Gaztea’, hamabi eguneko ibilaldi eta hainbat ekitaldi kulturalen ostean

Nafarroako 15 gaztek amaitu dute “Xacobeo Gaztea 2021” egitasmoaren barruan egindako ibilbidea. Nafarroako Gazteriaren Institutuak antolatu duen programa horri esker, gazteek hainbat kokapen historiko eta kultural bisitatu ahal izan dituzte ekainaren 29an hasi zen 175 kilometroko ibilbidean zehar. Taldea Luzaide eta Orreagatik abiatu zen eta Nafarroa, Errioxa, Gaztela eta Leon eta Galiziatik igaro da.

Ibilaldiaren lehen zatiak, mendi-ibilien etapak eta zenbait gune esanguratsutarako interpretazio-bisitak barne hartu zituen, hala nola, Atapuercako museoa, Yusoko monasterioa (Errioxa) eta Huelgas Realeseko monasterioa (Burgos), Medulen Interpretazio Zentroa edo Leongo katedrala.

Bigarren zatian, taldeak Galiziako Bide Frantsesaren azken 5 etapak egin zituen, Donejakue Bidea egin izana ziurtatzen duen Konpostela lortzeko helburuarekin.

Taldea osatu duten gazte guztiak nafarrak dira, 18 eta 24 urte bitartean dituzte, eta Gazte Txartelaren titularrak dira; horri esker, NGIk antolatutako jardueran parte hartu ahal izan dute.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.