Abian dira, berriz ere, Darabilboko aisialdi-jarduerak

Oporrak amaituta bueltan da Bilboko Udalak eta Bilboko euskaltegien sareak antolatzen duten Darabilbo programa. Lehen jarduera irailaren 3an izango da: bisita gidatu bat Bilboko Arte ederren Museoan (Womanology. José Ramón Prieto Bilduma). Bertan parte hartu ahal izateko ezinbestekoa da izena ematea emailez (darabilbo@gmail.com) edo telefonoz (607 530 132).

Darabilbo euskara ikasten ari direnentzako edo euskara maila hobetu nahi dutenentzako doako aisialdi-programa da. Irailerako, aipatu bisita gidatuaz gain, beste bi jarduera gehiago programatu dira. Lehenengoa, irailaren 24an, On-Ekineko Andrea Larreak eta Nahia Zeziagak irakatsiko duten online elikadura-tailerra izango da: “Bizitza soziala eta elikadura osasuntsua”. Irailaren 25ean, berriz, garagardoa dastatzeko saioa izango da La Catedral de la Cervezan Mario Birretiren eskutik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.