EAEko 21.200 gazte inguruk Gazte Txartela jasoko doan beren etxean

Euskadin bizi diren 14 eta 29 urte bitarteko 21.000 gazte inguruk jasoko dute aurten etxean beren lehenengo Gazte Txartela. Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzak kudeatzen duen txartela Europan homologatuta dagoen eta European Youth Card Association (EYCA) – Europako Gazte Txartelen Elkartean dagoen euskal gazte-txartel bakarra da. Gainera, Nazioarteko Gazte Aterpekide Txartel moduan ere erabil daiteke munduko hainbat herrialdetan.

Gazte Txartelak hainbat abantaila eskaintzen dizkie gazteei. Adibidez, deskontuak eskaintzen ditu 2.000 bat dendetan eta hainbat kirol- eta aisialdi-eremuetan. Bestalde, Eusko Jaurlaritzak urtero pack bat oparitzen die Gazte Txartela dutenei: erabilera bakarreko deskontu-kupoi berezien app bat. Horrez gainera, aldian behin lehiaketak eta zozketak egiten ditu, web-orriaren bidez, eta sarietan bidaiak, ikuskizunetarako sarrerak, liburuak edo teknologia oparitzen ditu

Gazteria zuzendari Agurtzane Llanok txartela erabiltzera animatu ditu gazteak. Llanok azpimarratu duenez, deskontuez gain, “bidaiako laguntza-asegurua du barne, erabat doakoa eta mundu osoan balio duena, eta etxean jaso ondoren Gazteaukera.eus webgunean aktibatu behar da”. Aseguruak estaltzen du 105 egunera arteko egonaldia, eta laguntza espezifikoa ematen du larrialdi egoeretan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.