Zabalik Nafarroan gazteriaren arloan unibertsitateko ikasketen amaierako lan onenak saritzeko hautagaiak aurkezteko epea

Nafarroako Gazteriaren Institutuak (NGI) Nafarroan gazteriaren arloan unibertsitateko ikasketen amaierako lan onenen sarien lehen edizioa jarri du abian. Aipatu deialdiaren xedea da gazteriaren inguruko ikerketak eta biztanleria-talde horri eragiten dioten errealitateak sustatzen laguntzea.

Deialdira aurkezten diren lanek (gradu amaierako edo master amaierako lanak) gazteriaren gaia jorratu beharko dute humanitateen eta gizarte zientzien esparruan, soziologia, hezkuntza, psikologia,  ekonomia, zuzenbidea, gizarte-lana edo komunikazioa bezalako gaietan.

Gizarte-berrikuntza

Lehen edizio honetan, gizarte-berrikuntza sustatu nahi da erreminta-sozial eta pertsonal gisa gazteen bizitzan. Aldi berean, gazteen artean ikerketaren diziplinarteko zabalkundea sustatu nahi da gazteria politika publikoen eraginarekiko konpromisoa sustatzeko.

Hautagaiek Nafarroan bizi diren 30 urtetik beherako gazteak izan beharko dute, Gazte-txartelaren titularrak eta bere gradu edo master amaierako lanak 2019-20 edo 2020-21 ikasturtean aurkeztu dutenak. Saria irabazi ahal izateko, lanaren ebaluazioan lortutako gutxieneko puntuazioak 7,00koa edo handiagoa izan beharko du.

Hautagaitzak aurkezteko epea datorren urriaren 1ean amaituko da. Lanak Nafarroako Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez, Nafarroako gazteriaren Institutuaren Erregistroaren bidez edo Nafarroako Gobernuaren edozein erregistro-bulegoren bidez aurkez daitezke.

Aurkeztutako lanak NGIko kideek osatutako epaimahai batek ebaluatuko ditu, Nafarroan kokatutako unibertsitateen laguntzarekin. Lau sari banatuko dira: Gradu Amaierako Lanen kategoriako lehen saria (1.500 euro), 500 euroko accesita (500 euro), M aster Amaierako Lanen kategoriako lehen saria (1.500 euro) eta accesita (500 euro).

Saien inguruko argibide guztiak esteka honetan irakur daitezke.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.