Musikak zenbait gaixotasunen tratamenduan lagun dezake

Musika entzutea lagungarria izan daiteke neuroendekapenezko zenbait gaixotasun tratatzeko, hala nola Parkinsonen gaixotasuna. Baina badirudi musika-estilo desberdinen artean regetoia izan daitekeela eraginkorrena. Izan ere, Jesús Martín-Fernández neurozientzialari kanariarrak egindako ikerketa batek baieztatu duenez, musika klasikoaren, folklorikoaren edo elektronikoaren aurrean, regetoiak aktibazio handiagoa eragiten du soinuak ez ezik mugimendua ere prozesatzeaz arduratzen diren garuneko eskualdeetan.

Musikak neurozientzia izan dezakeen eragina azken urteetan arreta piztu duen gaia da, baina orain arte musika-estilo ezberdinek burmuineko entzumen- eta mugimendu-eskualdeen aktibazioan duten eragina esploratzeke zegoen.

Martín-Fernándezen ikerketarako 28 pertsona hautatu ziren, aurretiko musika-prestakuntzarik gabe, askotariko musika-gustuekin eta batez beste 26 urteko adinarekin. Parte-hartzaile guztiei erresonantzia magnetiko funtzionala egin zitzaien, letrarik gabeko hainbat musika-estiloko abestiak entzuten ari zirela. Ikertzaileek azaldu dutenez, Daddy Yanke, J Balvin, Alberto Feria, Dzeko eta Vivaldiren abestiak erabili dituzte kanariar uharteko musika folklorikoarekin batera.

Ikertzaileek, batetik, parte-hartzaile bakoitzaren garuna aztertu zuten anatomikoki, eta, bestetik, BOLD seinalea aztertu zuten. Azken horrek garuneko zer eremuk biltzen duten oxigenoa jasotzen du (hori gertatzen da aktibatzen direnean). Ondoren, software baten bidez, aktibatzen ziren garuneko eremuak kolore desberdinekin irudikatu ziren.

Abesti guztien artean, regetoi estilokoek  lortu zuten aktibazio handiagoa soinuak prozesatzeaz (entzumen-arloak) eta mugimendua prozesatzeaz (eremu motorrak) arduratzen ziren garuneko eskualdeetan; alde horiek handiagoak izan ziren musika klasikoarekin alderatzen zirenean. Musika elektronikoak ere aktibazio-maila altuak lortu zituen, baina ez regetoiak bezain altuak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.